LIBURUTEGIAREN ERABILPENA ARRATSALDEETAN

Ikastetxeak liburutegia bai Lehen Hezkuntzako 3. mailatik aurrerako ikasleen eskura zein etapa guztietako familien eskura jartzen du. Honek WiFi sarerako sarbidea du, baita zenbait ordenagailu ere kontsultaren bat egin behar izatekotan.

  • Ordutegia: Astelehenak, astearteak, asteazkenak eta ostiralak 17:00etatik 19:00ak arte.
  • Espazioa Gurasoen Elkarteak kudeatuko du.
  • ARAUAK
    1. Poliki eta ordenean sartu eta atera.
    2. Ez oihurik egin, tonu lasai eta baxuan hitz egin, lan giroa baita.
    3. Behar den guztia era egokian eskatu.
    4. Erabili ondoren, espazioa bilduta eta garbi utzi.
    5. Langile guztiak errespetuz tratatu.
    6. WiFi-aren gakoa ez zaio inori emango, ikasleen iPad-ek badute eta ordenagailuek ere bai.
    7. Entzungailuak erabili gabe ezin da soinurik erreproduzitu.
    8. Erabiltzaile batek zentroko ordenagailu bat puskatzen badu gaizki erabiltzeagatik, konponketaz arduratu beharko du eta zerbitzu hori erabiltzeko eskubidea galdu.
    9. Erabiltzaile batek gailuak gaizki erabiltzen baditu, zerbitzutik kanpo geldituko da zehaztutako denboran.
    10. Arauak betetzen ez badira, gurasoei jakinaraziko zaie eta ezarritako araudia aplikatuko da.