Avellaneda Ikastetxean familien eskariak asetzen saiatzen gara, bai maila akademikoan, bai prestakuntzakoan, bai laguntzakoan. Hori dela eta, aspaldi aurkeztu genuen ordutegia zabaltzeko proposamena, hainbat arrazoi direla medio, ordutegi orokorra baino lehen ikastetxera joan behar duten ikasleei laguntzeko.

Erabiltzaile-kopuruaren arabera kostu independentea izango du, eta ikasleentzako arreta-zerbitzua egongo da hurrengo ordutegietan:

  • Haur Hezkuntzako ikasleentzat: 7:45etatik 9:45etara.
  • Gainontzeko ikasleentzat: 7:45etatik 9:00etara.