Sasoi latzak ziren. Hezkuntza ez zen errejimenaren helburu garrantzitsuenetariko bat, lan eskasia baitzegoen. Langabeziaren eraginez, barneko mugimendu migratzaileak nabariak ziren.
Testuinguru honetan, 1964. urtea, Bilboko Institutu Zentralaren mendekoa zen “4. Filiak Sekzioa” sortu zen Sodupeko Bea Jauregian. Bertan oinarrizko irakaskuntzari ekin zitzaion, zonaldeko ikasleak Bilbora joan zitezela ekiditeko.
Biztanlegoak gorantz egiten zuen udalerrian, 1940. urtean 4.367 biztanle izatetik 1950. urten 4.410 biztanle izatera eta 1978. urtean 6.757 biztanle izatera helduz, inoiz izandako kopururik handiena. Udalerria ez zegoen behar zen hezkuntza maila eskari baterako prestatua, eta, halako batean eliza agertu zen, Bilboko Gotzaindegia hain zuzen ere, eta eskuzabaltasunez parrokiako lokalak utzi zituen bertan hezkuntza-jarduerak gara zitezen.
Hasieran parrokiako lokalak izan ziren, gero “Chlaeta Bea” Jauregiarengatik ordezkatuak izan ziren (zeintzuetan Batxilergoko ikasketak irakasten hasi ziren). Erritmoa jarraituz 1969. urtera arte heldu eta urte horretan gaur egun erabiltzen den eraikian erabiltzen hasi zen. 1970. urtean Hezkuntzako Villar Palasí legea garatu zen, eta auzi horrek hezkuntzaren doakotasuna ekarri zuen alde batetik, eta horren derrigortzea 14 urtera arte, bestetik.
Lege honi esker ikaslegoak gorantz egin zuen, OHO irakasten hasi zen eta lege berriak nolabait xurgatuta Batxilergoa bertan behera utzia izan zen. Eraikin berriak eta “Chaletak” nekez lortu zuten hainbeste ikasle klaseko. Udalerriko eraikuntzak eskasak bezain zaharkituak ziren, eta horren eraginez, Hezkuntza Ministeritzako Hezkuntzako Bigarren Saila batu zuen Avellaneda Ikastetxean. Bertan egon zen ERETZA Eskola Publikoa sortu arte.
Garai honetan 1969. urtean COENEN deritzon gurasoen kooperatiba sortu zen. Honen ondorioz, herriko eskaintza publikoa zein pribatua hobetu egin ziren.
Parbuloen ikas-etapa (gaur egungo Haur Hezkuntza) bi urterekin hasten zen eta 6 urtera arte irauten zuen. Aro hori Bihotz Sakratuko erlijiosoek sortutako Karmengo Ama Fundazioak babesten zuen. Ostean, hezkuntza publikora egin zuten salto, Fundazioa alde batera utziz. Egoera ikusita Avellanedak maila horretan irakasteari ekin zion. Nahiz eta hasieran lan nekeza izan, adin-tarte horretako irakaskuntzan aintzindari izan zen.
Batxilergoa aukeratzen ez zuten ikasleek Derrigorrezko Hezkuntza amaitu ondoren zer norabide hartuko zuten zen ardura. Momentu honetan Avellanedak, Somorrostroko Lanbide Heziketa zentroarekin batera, Lehen graduko bi aukera ezarri zituen antzinako “Chalet”-ean: administraritza eta elektrizitatea. Geroago, eta LOGSE legearen ondorioz, aukera hauek desagertu egin ziren, baina egungo Batxilergoa sortu zen Somorrostroko Zentroarekin batera. Gaur egun, Avellaneda Ikastetxeak Unibertsitate aurreko hezkuntza etapa guztiak biltzen ditu.
Honelaxe, pausoz pauso, ikastetxe honek Güeñesko herrian hezkuntza lan zabala garatu du. Lanaren garapenean ez du inoiz ahaztu bere xedea: giza zerbitzua, kristau baloreen defentsa eta euskal hizkuntza eta kultura.