Avellaneda Sodupeko ikastetxe hirueleduna da eta EBI sarekoa. 16 ikastetxek, 1.000 profesionalek eta 10.000 ikaslek osatzen dute. Prestakuntza-eskaintza 0 eta 18 urte artekoa da, hau da, Haur Eskolatik Batxilergora artekoa, eta irakaskuntza-eskaintza integrala eskaintzen du.
Metodologia berritzaileetan oinarritutako hezkuntza-eredua dugu, gure ikasleek erronka berriei erantzun ahal izateko, eta familiek seme-alaben lan-proiektuen aurkezpenean parte hartzen dute.
Haur Eskola (0-3 urte)
Etapa honen helburu nagusia familien beharrizanak asetzea da, bai hezkuntza alorrean zein egunerokotasunean.
Lehen zikloan Glenn Domanen metodologian oinarritutako estimulazio goiztiarra lantzen da, gorputz eta neuronen aktibazioa ingelesez landutako proiektuei (ABP) lotuz.
Zerbitzu honek ordutegi moldagarria izango du goizeko 07:15etik aurrera.
Haurtzaindegiko eta bi urtetik aurrerako ikasleen familiek eskola-egutegia jarrai dezakete.
Haur Hezkuntza (3-6 urte)
Apurka-apurka Ingeleseko ikasgaian murgiltzen doaz ikasleak eta 3 urtetik aurrera Baserri Eskolara irteerak burutzen dituzte.
Gainera, ikasleek Singapur metodoaren arabera landuko dituzte Matematikak eta horretarako beharrezko materiala gelan izango dute eskuragarri.
Lehen Hezkuntza
Sei urte eta hamabi urte bitartean oinarrizko eta zeharkako konpetentziak lantzen dira gelan.
Era honetan, irakurmena, idazmena eta kalkulua garatzen dira proiektu eleanitz batean eta guzti hau elkarbizitza eta errespetu zein elkartasun baloreetan oinarrituta egongo da.
Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza
12-16 urte bitarteko etapa honetan, oinarrizko konpetentzien irakaspenarekin jarraitzen dugu gure ikasleak arduratsuak, sormen handikoak, kritikoak eta etorriko zaizkien erronka sozialei aurre egiteko gai izan daitezen.
Gainera, giza-baloreetan eta balore kristauetan oinarritutako gure irakaskuntza eleanitzak ikasleek inguruarekiko konpromisoa izatera bultzatu nahi ditu.
Batxilergoa
Ikastetxeko azken etapa honetan, 16 eta 18 urte bitartean, ikasleei beharrezkoak diren ezagutzak eta tresnak eskaintzen dizkiegu etorkizunean lan mundura, goi-mailako zikloetara edo unibertsitatera joan ahal izateko.
Gure eskaintza alor desberdinetako ikasgaiez osatuta dago eta ikasle zein familientzako orientazio zerbitzu bat ere eskaintzen da etorkizunerako erabakirik onenak hartu ahal izateko. Avellaneda Ikastetxean batxilergoko eskaintzari dagokienez, ibilbide hauek eskaintzen dira: Gizarte eta Giza Zientzietako Batxilergoa, Batxilergo Teknologikoa eta Batxilergo Biosanitarioa.
Gainera, etapa honetan burutzen dugu Ikasbidaia.