Apirilaren 23an hasita, ikastetxeko familiek, zuen seme-alabek duten menua jateko aukera izango duzue.
Jantokiko funtzionamendua errespetatzeko era honetara antolatu dugu:
- Astearteetan izango da eta ikasleen menu basala jateko aukera izango duzue.
- Jale kopuru gehiena 6koa izango dira haientzat jarritako mahai batean.
- Bazkaltzeko txanda 13:00tan izango da.
- Interesatuok, 24 orduko aurretiaz komunikatu beharko duzue idazkaritzan edo 94 669 23 28 telefono zenbakian.
- Esleipenak eskaeren arabera izango dira.
Ikastetxeko proposamenetan zuen laguntza eskertzen dugu.